GELA ILUNA
KAIXO!!
DAKIZUENEZ PASA DEN ASTEAN ZIENTZIAREN ASTEA OSPATU GENUEN IKASTOLAN.
AURTEN 5 URTEKOAK ARGIAREN ZIENTZIALARIAK BIHURTU GARA. IKASTOLAN SORTU DEN GELA ILUNEAN, ARGIAREKIN JOLASTEKO ETA ESPERIMENTATZEKO AUKERA EDERRAGORIK EZIN IZAN DUGU IZAN.
GELA HONETAN TXOKO EZBERDINAK DAUDE ETA BAKOITZEAN MATERIAL EZBERDINAK MANIPULATUZ IKASTEN, GOXATZEN, ESPERIMENTATZEN,...IBILI GARA.
Ø
ARGI-
MAHAIAK
Txoko hauetan zenbakiak, hizkiak, formak,... ikasteko eta manipulatzeko aukera dago. Argi mahaiei esker umeen kontzentrazioak eta sormenak hobetzen dute eta zentzumenak estimulatzen dira.
HIRU KOLOREETAKO FOKOAK
Txoko honetan hiru foko (berdea, gorria, urdina), kolore ezberdinetako zapiak eta musika daude. Foko hauek eta gorputzak sortzen dituzten itzalak eta kolore nahasketak interesgarriak dira haurrentzako.Ø
ARGI
ULTRA MOREA
Iluntasunak eta argi
honek ematen dituzten jolasteko aukerak izugarriak dira. Plastika ekintzak oso dibertigarriak egin ditugu; aurpegia margotu margo fluoreszenteekin, kamiseta zuriak tenpera fluoreszenteekin ere margoztu,....
Ø
ERRETRO-
PROEIKTOREA
Argiarekin eta itzalekin exploratu dugu. Benetan dibertigarria!!
Ø
FOKO-
ERAIKETA TXOKOA
Egurrezko piezak, animaliak, imanak,…. erabiliz eraiketak egin ditugu eta gero linternekin eta fokoarekin eraiketa hoien itzalak behatzen egon gara.
PROIEKTUAREN ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO KLIKATU HEMEN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina