2019(e)ko maiatzaren 2(a), osteguna

IRAN

Bueltatu gara, jada, oporretatik eta hasi gara gure eguneroko martxarekin. Laia Loidik esan digu Iranen egon dela 3 astetan zehar eta gauza interesgarri batzuk kontatu dizkigu bidaia eta herrialde horri buruz. Zelako esperientzia!!



Soinean daukan zapia bertan erosi du. Iraneko egunkari baten orria ere ekarri digu. Arabiarrez idatzita dago eta eskumatik hasi eta ezkerreruntz idazten da, zein bitxia! gainera hizkiak oso politak dira. Saiatu gara guk ezagutzen ditugun hizkiak bilatzen baina ez dugu ezta parekorik aurkitu. 


Laiak esan digu zer eta nola jaten den Iranen. Hurrengo egunerako hamaiketako berezi bat antolatu dugu. Tea hartzen dutenez, guk ere edango dugu (teinarik gabekoa, noski) eta eztiarekin gozotuko dugu. Jateko datilak eta almendrak. Iranen pistatxoak dira frutu lehor famatuenak baina..., ondo murtxikatuz gero, almendrak ere ondo egongo dira.



 

 

 

 

 

 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina