2017(e)ko irailaren 22(a), ostirala

OZEANIA PROIEKTUA 2016- 2017


Afrika eta Amerikari buruz asko ikasi dugunez, orain gelan Ozeaniari buruzko jakinmina azaldu da. Ikus dezagun zer dakigun ozeaniari buruz eta zer ikasi nahi dugun. Gure neska- mutilak hasi dira etxetik informazioa ekartzen.





















Gure gelako ordenagailuan ere hainbat gauza interesgarri aurkitu ditugu, adibidez All Blacks Rugbi Taldea "Haka" gerlarien dantza egiten partida hasi aurretik.


Ozeaniari buruzko lan politak egin ditugu eta fitxa guztiekin proiektuaren liburuxka bat osatu dugu, hemen Paul Gaugin-en biografia ikasi ondoren, bere margolan bat aukeratu eta norberak bere bertsioa egin du. Izugarri politak geratu dira.




Eskulanak ere egin ditugu, hona hemen Sidney-ko Opera House.






Baina gehien gehien gustatu zaiguna, mozorroak jantzi eta Hula dantzatzea izan da.

Hauei Haka gehiago gustatzen zaie.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina