2017(e)ko maiatzaren 24(a), asteazkena

ARGIArekin esperimentatzen

Zientziaren astea ospatzen gaude eta haur hezkuntzako 5 urteko umeok ARGIAREN inguruan esperimentuak egiten ari gara.

Hortzadarraren koloreak argi zuriaren deskonposaketaren ondorioz ateratzen direla frogatu dugu prismak erabiliz eta gero esperimentotxu bat egin dugu korridore ilunean etxetik ekarritako linternekin eta CD zaharrekin. 
























 











Beste egun batean, koloreei buruz asko hitzegin genuen eta, oinarrizko koloreen nahasketaren ondoren, bigarren mailako koloreak atera genituen eta gero jarraitu genuen guztien arteko hainbat konbinazio ezberdin egiten. Kokakolaren kolorea ere agertu zen!!!





Gero esperimentu berdina egin genuen baina zelofan paperarekin.Horretarako lupa batzuk egin genituen. Oso jostagarria da ikustea gure inguruko gauzen koloreak eraldatzen direla!!












Aritz, aurpegia morea duzu!




Bera eta June hori- hori zaudete, gibeleko gaitza ote?

Abatar bat eta Pitufina

Ene, Hulk etorri da ikastolara
Gorria eta urdina elkartuz zure
gustokoena agertzen da, LucĂ­a.






Azkenik, 4 urteko lagunentzat itzalen antzerkia egin dugu eta asko gustatu zaie. 
Argazki gehiago ikusteko, hemen duzue esteka.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina