2016(e)ko azaroaren 3(a), osteguna

KONTINENTEAK EZAGUTU NAHI DITUGU


Ikasturte berria hasi da eta horrekin batera proiektu berriak ere. Andereño Noeliak mapamundiaren puzzle bat oparitu digu eta gure neska- mutilak berehala interesatu dira horretan. Galdera pilo egin dituztenez, proposatu diegu kontinenteei buruzko proiektua hastea eta pozik hartu dute proposamena.




Hurrengo egunetan mapamundiak, munduko esferak, ipuinak, irudiak,.... ez dira falta izan gure geletan.
Talde berriak egin behar direnez, kontinenteen izenak jartzea erabaki dugu eta, demokratikoki kontinenteen izenak aukeratu ondoren, gela bakoitzean lau talde egin dira.










        

Berehala ikusi dugu kontinente  batek besteak baino ikasmina eta interes gehiago pizten duela: Afrika. Ba hemendik abiatuko gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina