2019(e)ko ekainakren 6(a), osteguna

ZIENTZIA JARDUNALDIAK: ARGIA

Zientzia jardunaldiak izango ditugu ikastolan eta 5 urteko umeei ARGIAren gaia egokitu zaigu. Hona hemen esperimentu batzuk:

1.- ARGIA BEHAR DUGU IKUSTEKO ETA KOLOREAK BEREIZTEKO






Argirik gabe ezin ditugu objetuen koloreak bereiztu

2.- ERREFRAKZIOAREN LEGEA. GURE BEGIEK ENGAINATZEN GAITUZTE!!



Txanpon bat jarri dugu, bere gainean edalontzi bat eta gainean platera. Txanpona primeran ikusten da. Orain, bota dezagun ura edalontzian, zer gertatuko ote da?



 Txanpona desagertu da!!!



Beitu zelan okertzen den arkatza uretan sartu dugunean. Gure begien trikimailu bat da!

Bideo hauetan ikusten dugu argiak, ura zeharkatzerakoan, norabidea aldatzen duela. Magia dirudi!!

3.- ARGI ZURIAREN DESKONPOSAKETA ETA KONPOSAKETA. NEWTON BAI AZKARRA!!



 Linternarekin , gela ilunean, ikusten dugu nola argi zuria zazpi koloretan deskonposatzen den.



Mangerarekin ere probatu dugu eguzkiaren argia ere, ura zeharkatzerakoan, zazpi koloretan banatzen dela, OSTADARRA GURE BARATZEAN!!!












Jostagarria da!


4.- LANDAREEK ARGIA BEHAR DUTE BIZITZEKO!!

Beste experimentu bat egin dugu landareekin. Kutxa eta poltsa ilun batekin estali dugu bat eta bestea ez. Landareek behar dituzten gainontzeko elementuak biei eman dizkiegu (lurra, airea eta ura) baina batek argia du eta besteak ez. Zer gertatuko ote da bi aste barru?




 Bi kalanchoe gela bakoitzerako.


Bat ondo estaliko dugu argirik ez izateko


 Hona hemen emaitzak bi aste pasa eta gero.






 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat