2015(e)ko urtarrilaren 18(a), igandea

MONET BEZAIN ONAK GARA

Urmaelaren inguruan hitzegiten egon gara eta interneten irudiak bilatu ditugu. Nola ez, Moneten urmael famatuak agertu dira. Umeek interesa adierazi dutenez, irudi batzuk inprimatu ditugu, batzuk argazkiak ziren eta beste batzuk Claude Monetek margotutako lanak. Monet-i buruz ere irakurri dugu eta bere biografiaren datu zehats batzuk atera ditugu.


 Ondo behatu ondoren, Moneten margolan bat aukeratu dugu kopiatzeko. Guztion artean egingo dugu.

Benetazko urmaela eta berak margotutakoa konparatu ditugu.





 Eta bagoaz hastera










Lehenengo urdin argiz margotu dugu. Ondo estali behar da paper guztia

 

Gero zuriz "zikindu" dugu pixkat, beti eredua jarraituz





Nahasketak egiteko erabiltzen ditugun platerak ez ditugu aurkitzen eta sartaginera bota dugu pintura zuria eta hori pixkatxu bat. Ametsek dio "arrautza frijitua" dela.




Zeru hodeitsu baten itxura dauka


Berde ilun tono ezberdinak behar ditugu aurreko planoan dauden nenufarren hostoak margotzeko. Ea asmatzen badugu tonoa...



 Orain aurreko planoak margotzen gaude. Azkenengotik hasi gara eta orain aurrean dauden nenufarrak egitea tokatzen zaigu.


 Gure margolariek, jakintsuen modura, badakite ondo behatu behar dela lana jarraitu baino lehen.

 Lehenengo tono ilunak jarri ditugu, itzala izango balitz bezala. Gainean tono argiagoak argitasuna emateko




Eta azkenik pintzel mehearekin pintzeladatxo zuri-horixkak. Perfekto!

Albotik zintzilik dauden hostoak egin behar ditugu. Pintura arintzeko ur pixkat bota diogu. 



 Horrela oso erraz margotzen da!!



Alde bat bukatu dugu. Bestea hurrengoan egingo dugu, bustita dago eta.




Hasi gara loreak egiten. Larrosa kolorekoak dira baina tono ezberdina dutenez platerean ez ditugu larrosa eta zuria nahastuko, koadroan bertan baino.






Lehenengo larrosa eta lehortu baino lehen zuria jarriko dugu gainean 


Gainetik pintzelada argiagoak gorantza, nenufarraren lorea imitatuz...




 Azkenik beste aldeko adarrak zintzilik eta lore horiak



Oso polita geratu da



Eta oso harro gaudenez, marko bat jarri eta sarreran ipini dugu denek ikus dezaten.



"Chapeau!!"- esango luke Monetek-

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina