2014(e)ko abenduaren 2(a), asteartea

GUGGENHEIM

BAGOAZ MUSEORA!

Azaroaren 5ean Bilboko Guggenheim Museora joan ginen. Guk bukatu berria geneukan Claude Moneten artelan baten erreprodukzioa eta espero genuen bertan autore honen obraren bat ikustea, baina bat ere ez zegoenez, beste artista batzuen lanak behatu eta benetako arte kritikariak izango bagina bezala komentatu genituen.



Oso eguraldi kaxkarra egin zuen egun horretan








Eskerrak iristerakoan aterrik zegoela, momentu batean eguzki izpitxoak ere titaniozko hormetatik diztirak bidali dizkigu.






Hemen gure gidariaren zain gaude.



              Bisita hasteko prest gaude!





     Gidariak, museoan ikusiko duguna azaldu digu.





Kandinsky-ren obra bat izan da lehenengo ikusi duguna, "Mendi urdina", hain zuzen ere. Gero esan digute ezin direla argazkiak atera, glups!!






Materiaren denbora deritzon obrak ere goitik ikusi ditugu lehenengo. Magia dirudi baina jendea sartzen da eta goitik pasabidea estutzen da, baina jendeak aurreruntz jarraitzen du. Nola da posible?



Sartu garenean konturatu gara behetik zabala dena, goitik estutzen dela eta alderantziz, baina hormak ez dira jausten, oreka mundiala!!!!



Hemen korridorea estuagoa da baina goitik oso zabala, horregatik dago argi gehiago.




          Laberintoaren barruan eseri gara.



  Laberintotik atera eta maketak ikustera joan gara.

                               








Baita Jenny Holzeren eskultura elektronikoa ikusi dugu ere.







Artelan asko ikusi ditugu, baina ez dugu denborarik izan tailerra egiteko, beraz pentsatu dugu gelan zerbait egitea bisitaldi honen inguruan.


Iristerakoan, gure "kamera"partikularra euki dugu prest grabaketa egiteko.

Hurrengo egunean gelara ailegatu eta Guggenheimen ateratako taldeko argazkia begiratu genuen. 
Eguneko makinistak izen bat esaten zuen eta gelako ume batek taldeko argazkian bilatu behar zuen.








Baita museoan ikusitako koadroak begiratu genituen ere.




Museoan ikusitako koadro bat margolariak aldrebes margotu zuen eta buruz behera ikusi behar zen; gu gelan ere koadroa horrela ikusten saiatu ginen, ZE ONDO PASATU GENUEN!




Bakoitzak artelan bat aukeratu eta bere bertsioa egin du. Benetan politak geratu direla!

















          Koadernoa prestatzen hasi ginen




























Oso kontzentraturik gaude gure liburuxka prestatzen lan eta lan.














Guggenheimen ere oso artelan polit bat ikusi genuen eta teknika berdina erabiliz, guk ere lanak egingo ditugu. Hona hemen: 



Lehenengo pintura aukeratu dugu. Museoko gidariak esan zigun koadro hori margotzeko lienzoa lurrean jarri behar zela eta pintzelarekin zipristindu eta, ez dugunez gehiegi zikindu nahi, paper handi bat jarri dugu lurrean. 
Orain gure prakak eta galtzerdiak babestuko ditugu. Zapatak erraz garbitzen dira toalitekin.




Hori da "piura"


Eta......gozatzera!!!

























Zikindu gara baina ez zaigu inporta, oso ondo pasa dugulako.














Primeran geratu dira!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina