KARPETAK EGITEN

Gabonak gainean ditugula eta, gure lanak sartzeko erabiliko dugun karpetak apaindu behar ditugu. Nola ez, gure gaiarekin lotuta joango da apainketa.





 


Ondo pentsatu behar dugu eskailera nola egin, kolarekin itsatsi baino lehen...



Primeran geratu dira!!



JAKINTSUAREN BISITA

Ostiralean astroen inguruan asko dakien lagun bat etorri zen bisitan, Nikoleren aita, Aitor hain zuzen ere. 
Aitor astronomia elkarte batean dago eta espazio eta astroei buruz asko daki. Lanzaroteko planetarium-ean Nikolek egindako hormairudi bat ere ekarri zuen eguzki sistema azaltzeko eta baita BENETAZKO TELESKOPIOA ERE!!