Kaixo,
azken aste hauetan Erleen Proiektua egin dugu gelan. Ikusi nahi? Begira, begira!
Ene! Baina zer da hau? Erlea ala liztorra?
Liztorra da!
Abaraskak zuzenean ikusteko aukera izan dugu!
Bisita ederra izan genuen, Xabierrena!
Berak kontatu zigun nola egiten duen eztia!
Gu ere lan eta lan ibili gara, erleak egiten!
Minimundoan jolasten.
Hitzak osatzen.
Eta guk egiten badugu abaraska?
Aurrera!
Gelaxken forma aztertu dugu: Hexagonoak dira!
Eta hainbat jolas izan ditugu gelan!
Maia erlea!
Informazioa bilatzen ibili gara baita ere!
Zuek bai erle dotoreak!
Hau bai minimundo polita!
Abarasketan erleek eztia egiten dute, baita arrautzak ipintzen ere!
horrela ibili gara jolasean!
Baina zelako arropa! Zertarako ote?
Diegoren bisita izan genuen! Gauza asko kontatu zizkigun!
Liztorrengandik eta erleengandik babesteko traje bereziak ikusi eta probatu genituen!
Erlearen bizi zikloa: arrautza, larba, pupa eta erlea!
Idazten gabiltza, lanari ekin!
Artelanetan ere, noski!
Eta hamaiketako goxo hau? Ummmmm
Uste genuena baino gehiago gustatu zaigu eztia!
Zenbat gauza aztertu ditugun!
Eta memo jolasa eta guzti!
GOGORATU, ARGAZKI GUZTIAK HEMEN DAUDE: